Bertako erabiltzaileek segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartzera dei egiten du Udalak.
COVID-19aren ondorioz, Udalak martxoaren 16an erabaki zuen hainbat udal-zerbitzu ixtea. Adibidez, Uribarri etorbideko 49an dagoen garbitokia, kotxeen garbitokia.
Ekainaren 8an, hau da, 3. fasearen lehen egunean, Udalak zerbitzu hau berrabiarazteko agindua eman zuen. Gunea, beraz, zabalik dago.