Kotxe bat errepidetik irten da San Prudentzio inguruan

0
1268
Sanpru

Goizeko 8:30ak aldera BMW baten gidariak ezbeharra izan du Arrasate-Bergara errepidean. Ez da zauriturik izan.

Ertzaintzak informatu duenez, istripua 8:30ak aldera izan da, Bergararako noranzkoan, Elorregiko tramu zuzen batean.

Kotxean pertsona bat zihoan, baina kolpearen ondorioz ez du zauririk izan, eta ez da anbulantziarik bertaratu behar izan.

Ertzaintza trafikoa erregulatzen aritu da, eta garabiak kotxea eramateko bertaratu da. Trafikoan ez du eragin handirik izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen