Anita Marivallaren eskutik azaroaren 7an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, ‘Kotondarrak’ txotxongilo-antzerkia taularatuko da Amaia antzokian. Koton familiaren historia kontatzen du.
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.
Anita Maravillas txotxongilo-antzerkia taldea da. Miren Larreak (Euskal Herria) eta Valentina Raposok (Txile) sortu zuten. Biak txotxongiloen antzerkian trebatu ziren Pepe Otal, Jordi Bertrand edo Cia bezalako titiriteroen eskutik. Herta Frankel, zeinekin hari-txotxongiloaren teknika hobetu zuten.
Konpainiak bost muntaia ditu: Leonorren ametsak, helduentzat, Sarean Sun Sun, Blue Bird eta Pintto Pintto, familientzat, eta sardina Bakalau kalearen proposamena. Horiekin guztiekin kritika onak jaso dituzte eta publikoaren harrera zoragarria.