Korrikaren etorrera alaituko du ‘Zeuk ekarri-zeuk jan’ kantu-afariak

0
641

Otordua martxoaren 22ko gauean ospatuko da, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin Uarkapen. Handik ordu gutxira Korrika Arrasatera helduko da. Gainera, Korrikaren azken egunean Baionan izateko autobus tiketak erosgai dira.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Debagoieneko Korrika Batzordea.

Datorren igandean, martxoaren 3an, “Badon” ikuskizuna dela eta, AEK-ko instagram kontuan sartuta, oraindik baduzue bi sarrera lortzeko aukera. Ikuskizuna eta gero, Korrikako peto eta banderolak salgai egongo dira, baita arroparen bat edo beste ere.

Bestetik, martxoaren 17an, Murun, Aramaioko eta Aretxabaletako herritarrekin batera, Korrikaren aldeko ARGAZKI erraldoia egingo da eguerdiko 12:00etan tontorrean. Beraz denok gonbidatuta zaudete eta animatu parte hartzera!

Bestalde, martxoaren 22an, Uarkapen KANTU-AFARIA egongo da, “zeuk ekarri-zeuk jan”, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin. Bertan lekua hartzeko TXARTELAK erosgai dira eta AEK-n daude 2 euroren truke.

Eta azkenik, martxoaren 24an, KORRIKAREN AZKEN EGUNEAN BAIONARA joateko AUTOBUSAK egongo dira. Bertan lekua hartzeko TIKEAK erosgai dira eta hauek ere AEK-n daude salgai, 18 eurotan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen