Korrikaren 12.eguna ekimenaren baitan, 65 mintzodromo antolatu ditu AEK-k Euskal Herri osoan zehar maiatzaren 21ean. Debagoienekoa Arrasaten izango da, arratsaldeko 18:00etan, Herriko Plazan. Ekitaldi honen helburua, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea da, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.
Mintzodromoan parte hartzeko izena eman beharko da –begiratu karteleko QR-a– eta informazio gehiago nahi izanez gero, 688746635 eta 943770369 telefono zenbakietan edo arrasate@aek.eus helbide elektronikoan topa daiteke.




