Korrikaldia, paella, bertsoak, kontzertuak,… izango dira zapatuan Mondravemberrekin

5
1070

Ekitaldi gehiago antolatu ditu elkartasun ekimenak zapaturako ere: mendi-ibilaldia, mus txapelketa, enkantea,… Gaztetxean hiru proposamen arituko dira: Wood Strings, Ixsyiroi eta La Última Bala [goiko irudietan].

Kartelak: Mondrabemver. Argazkiak: MB artxiboa, Ultima Bala eta Ixsyiroi.

Aurrera jarraitzen dute Arrasaten elkartasun ekitaldiak, Movember fenomenoaren harira. Hala, zapatu honetan ekitaldi ireki ugari izango dira Seber Altuben, edo bertatik abiatuko dira:

Egunari era osasungarrian ekiteko, mendi-irteera bat abiatuko da goizeko 09:00etan Seber Altubetik.

Egurdiko 12:00etan txosna irekiko da, eta ordu erdi geroago korrikaldi ireki bat egingo da Arrasateko alde zahar ingurutik.

Eguerdiko 13:00etan Aitor Sarriegik eta Unai Agirrek bertso saioa egingo dute, eta 13:30ean bizikleta baten enkantea solidarioa egingo da, Gare lora-dendako bizikleta.

Eguerdiko 14:00etan paella doan banatuko da bertaratuko diren guztientzat, eta egunean zehar garagardo artisauaren dastaketa egingo da.

Arratsaldeko 16:00etan I. Mondravember Mus Txapelketa jokatuko da, eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera kontzertuak Gaztetxean:

Arrasateko Distrito 33eko IXSYIROI hip-hop artista, Zaldibar herriko La Última Bala rock&roll taldea eta Aretxabaletako Wood Strings rock akustiko taldea.

5 IRUZKIN

  1. Gero harritzen gare Arrasate holan egotia CoronaVirusakin? Baiña parranda ta parranda daukogu zapaturo! Ai ene.

  2. Oso gizarte solidario gara gai guztiekin. Berdin aldaketa klimatikoarekin, denok oso arduratsuak baina 2 eguneko zubia eta egazkinak toperaino, kotxeak barra barra, eta abar. Gai honekin berdin. Oraindik oroitzen naiz balkoietako txaloak. Jajaja. Benetan lotsa ematen dugu gizarte bezala.

    • Zueik bai emuten dozue lotzia. Ez da normala hain aspergarrixak izatia, eta Ereñu Parranderu ya beste nivel baten dau.

  3. Nik ez dot ezer ulertzen
    Ereño; goikobalu bai movember ez santamas komisiñua ez azaroak 25 bai, tabernak deabruak enpresak santuak

    Kokotereñoraino

  4. Ze gustora zauen gure Ereñu Parranderu igaz danok 8etan etxera bidaltzen zuzkunian partiduko bere jefiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen