Korrikak Arrasateko kaleak euskararen alde bete ditu [Argazkiak: Korrika]

0
4118

Korrika goizaldeko 3:40ak aldera heldu den arren, arrasatear asko lasterketarako esnatu dira; beste askok, parrandan ibili ondoren, Korrikarekin kalean bat egin dute. Jendetza izan da bertan eta jai giroan eta aldarrikatzaile ospatu da 23. Korrika. Erdiguneko kaleetan sartzean, kaleak jendez bete dira, eta une batzuetan erritmoa asko jaitsi da.

Arrasaten 7 kilometro egin ditu, eta eragile ugarik lekukoa eramateko ohorea izan dute, elkarri lekukoa pasatuz. Herria zeharkatu ondoren, San Prudentziotik Oñatirantz bideratu da. AEK euskaltegiko antolakuntza pozik agertu da emaitzarekin, zorionak Antolakuntza osoari!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen