Adi, Korrika Txikia 10:00etan hasiko da, San Isidron

0
826

Korrika Batzordeak, herriko eragile ugarirekin batera, ostiral honetarako zenbait ospakizun antolatu ditu, eta ostiral-larunbat arteko gauean Korrika iritsiko da.

Artxiboko argazkia: Arizmendi Ikastola.

Ostiralean:

Goizeko 10:00ean Korrika Txikia San Isidrotik abiatuko da eta 11:00 aldera Seber Altuben bukatuko da

Zenbait enpresa kooperatibek Aldapako Korrika ospatuko dute 12:30ean MUren campusetik hasita Olandixon

Arratsaldeko 18:00etan Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren kalejira ospatuko da

Arratsaldeko 19:00etan dantza taldeen eta txistularien kalejira ospatuko da

Arratsaldeko 19:00etan txalapartarien, trikitilarien eta albokarien kalejira ospatuko da

Gaueko 21:00ean Uarkapen ‘Zeuk ekarri, zeuk jan’ kantu-afaria ospatuko da, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin

Aipatzekoa da ere Irati tabernak 23:00etatik aurrera Korrika festa antolatu duela, eta Iratin dj-ak ariko dira goizaldeko 03:30 arte

Larunbatean:

Goizaldeko 03:29ean Korrika Aretxabaletatik Arrasatera iritsiko da

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen