Korrika Txikia San Isidrotik Seber Altubera joango da

0
899

Arrasateko Korrika Txikia bihar, ostiralean ospatuko da goizean. Ibilbideari dagokionez, San Isidron hasiko da goizeko 10:00etan, eta Seberon bukatuko da 11:00ak aldera. Korrika Batzordeak, herriko eragile ugarirekin batera, korrika txikiaz gain, ostiral honetarako zenbait ospakizun antolatu ditu, eta ostiral-larunbat arteko gauean Korrika iritsiko da.

Ibilbidea zehazki: San Isidro, Gipuzkoa etorbidea, Maalako biribilgunea, Otalora Lizentziatua, Udala plaza, Uribera (Urrin tabernako kaletxotik sartu eta semaforoetan buelta eta Uribarri Etorbidetik Iturriperaino buelta). Iturripen sartu eta Loramendi kalera irten eta Goi Politekniko eskola ostetik, Bolintxoko biribilgunera. Hortik, Alfontso VIII kaletik Bedoñabe Herri Eskolara, Eskolari buelta eman eta torrepetik pasata, berriz, Bolintxoko biribilgunetik zehar Arrasate Pasealekura. Azkenik, Iturriotz kalean sartu, zeharkatu eta Portaloiko arkupetik pasata, Seber Altube plazan amaituko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen