Korrika txikia, ekitaldi kulturalak…adostu ditu Korrika Batzordeak

0
623

AEK koordinakundeak antolatuta, euskararen erabilera sustatzeko ekimena 03:29 aldera helduko da Arrasatera. Hau da, ostiral eta larunbata arteko gauean helduko da. Korrikak, herria bizitu eta alaituko du, horrekin batera hainbat ekitaldi, ekintza eta ikuskizun ekarriko ditu. Astelehenean, hilak 5ean hirugarren batzorde bilera egin zen eta bertan hainbat gai adostu ziren. Hurrengo Batzorde bilera otsailaren 19an, astelehena, 18:00etan Kulturateko Loremendi gelan.

Korrika Txikia

Batzorde bilera aurretik, lan banaketarako ikastetxeekin bilera egin da. Bertan ibilbidea eta lekuko aldaketa bakoitza non egingo den erabakita geratu da. Hasiera eta bukaera orduak eta lekuak ere zehaztuta geratu dira: hasiera 10:00etan San Isidro plazan eta bukaera 11:00etan Sebero Altube plazan. Ikastetxe bakoitzak, lekuko eta kartelaren eramaileak nortzuk izango diren erabaki behar dute.

Murun argazki bateratua

Martxoaren 16an, 12:00tan, Aramaio, Aretxabaleta eta Arrasatekoak, Murugainen elkartu eta argazki bateratua egingo da. Atlinekoei esango zaie eta baita Besaide Mendizale Elkartekoei ere.

Korrika Laguna

Herria 4 zonaldetan banatu da eta gutun-azalak honela banatu dira:

  • Garabidekoek: alde zaharra (almendra soilik: zerkaosteta, iturriotz, erdiko kale, olarte eta mahala) egingo dute.
  • Arizmendiko Aitorren taldeak: Arrasate pasealekua, San Andres eta Zarrajera eta Roneo ingurua.
  • Arizmendiko Bazarakoek: Uribe auzoa, Erguin, Munarretik Uharkape eta Amaia antzokirako gunea eta Biteri plaza, Grupo San Juan eta Musika eskola ingurua.
  • Institutuko Batxilergokoek: Zigarrola, Makatzena, Santa Marina, Elma eta Hospital ingurua.

Korrika Laguntzaileak

Inork eskuz egin nahi izatekotan datuak jaso eta pina ekarriko zaie. Gainontzean, www.korrika.eus atarian egiteko aukera dago. Arropa postuetan eta AEK-n ere eskuragarri egongo dira.

Kultura ekitaldiak

  • Martxoaren 3an, igandea: “BADON opera post dramatikoa”
  • Martxoaren 20an, asteazkena: “Ahozkotasunaren eguna” Juan Kruz Igarabide (Euskal Herria) + Berceurs du temps (Quebec)  “kulunka denbora”. (18:00etan, Kulturaten- agian kanpoan; eguraldiaren arabera). “2 proposamenak Liburutegikoek antolatutakoak dira, baina Korrika kulturalean sartuta. Bietan Kalera ateratzeko asmoa dago, baina eguraldi txarra eginez gero barruan izango dira. 18:00etan. Kulturaten“.

Hurrengo Batzorde bilera Otsailaren 19an 18:00etan Kulturateko Loramendi gelan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen