Korrika osteko Euskaraldirako 1. herri-bilera egingo da asteartean

0
517

Bideoa eta beheko testua: Euskaraldiaren talde eragilea.

Euskararen urtea den honetan, Korrikak berpiztu dituen gogo eta indarraren lekukoa hartuko du Euskaraldiak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, “hitzez ekiteko garaia” lelopean.

Euskararen aldeko hautua egin nahi duzuenoi gonbidapena luzatzen dizuegu GEIKE-tik, maiatzaren 10ean 18:30ean Kulturaten egingo dugun Arrasateko Euskaraldia antolatzen hasteko bilerara. Ordu eta erdiko saio izango da gehienez ere, guztiz praktikoa, zer egin nahi dugun eta nola antolatuko garen adosteko alegia.

Euskaraldia herriak egiten du eta aberasgarria izango da guztion ikuspuntuak eta ekarpenak elkarbanatu ahal izatea. Beraz, maiatzaren 10ean parte hartzera animatzen zaituztegu!

BADATOR EUSKARALDIA!

#euskarak365egun

#2022euskararenurtea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen