Korrika Batzordeak gogora ekarri du Bilborako autobus-tiketak eros daitezkeela

0
4108

Autobusa igande honetan goizeko 09:45ean abiatuko da Arrasatetik eta itzulera Bilbotik 20:00etan izango da. Txatelak jada AEKn erosgai daude.

Artxiboko argazkia: Antolakuntza / Kartela: Korrika Batzordea.

Debagoieneko Korrika Batzordeak bi autobus antolatzen dihardu martxoaren 29rako, iganderako:

Lehen autobusa 09:15etik abiatuko da Eskoriatzatik, eta geldialdi bana egingo du bai Aretxabaletan (09:30ean) bai Arrasaten (09:45ean), ostean Bilborantz jarraitzeko.

Bigarren autobusa 09:30ean Oñatin jarriko da martxan, eta Bergaran geldialdia eginda (09:45ean), Bizkaiko hiribururantz jarraituko du.

Bi autobusen itzulera 20:00etan izango da. Tiketak jada erosgai daude 16 eurotan ondoko lekuetan:

  • Arrasateko Debagoieneko AEKn
  • Aretxabaletako Loramendi elkartean
  • Eskoriatzako Inkernu tabernan
  • Bergarako Jardun euskara elkartean
  • Oñatiko Txokolateixian

Antolakuntzak oharrarazi du “16 urtetik beherakoek tutorearen baimena behar dutela. Eskaneatu QR kodea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen