Korrika Batzordeak 2. bilera irekia egingo du bihar (asteazkena)

0
348

Bideoa: MB artxiboa.

Arrasaten Korrika antolatzeko lantaldeak aurrera jarraitzen du. Bertako AEKtik azaldu duten bezala, “Korrika batzordeak KORRIKAren antolakuntzarako, herriz herri, antolatzen diren lan taldeak dira. Korrika kulturalaz, korrika txikiaz eta abarrez arduratzen dira eta norbanako zein elkarte moduan har dezakegu bertan parte”.

Horri esker, “guztion ekarpenekin, egin ahal izango dugu egitarau ahalik eta erakargarriena. Ekarpen guztiak baloratuko dira, edozein mailatakoa izanik ere. HITZEKIN, 22. KORRIKA!!!”

Ekitaldi irekia bihar, asteazkena, Kulturateko Loramendi gelan izango da arratsaldeko 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen