Debagoieneko AEKtik azaldu dute batzordean “22. Korrikaren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango duzu, eta, horrela, nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai”.
Argazkia: AEK.
Horrez gain, batzarrean “herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta, horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu”.
Bertan “entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, KORRIKA geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia”.
Nazio mailako ekimenak “hasiera-hasieratik aldarrikatu duen bezala, KORRIKAren helburuak bete daitezen, guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezkoak. Denon parte-hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Amurriotik Donostiara”.
2022ko Debagoieneko Korrikaren arduradun lanetan Ikuska Lizarralde Baskaranek dihardu [goiko argazkian]. Arrasateko Batzordea AEK euskaltegiko Olaia Muruak gidatuko du.
Batzordea asteazkenean egingo da, urtarrilaren 9an, Kulturateko Loramendi gelan, arratsaldeko 18:30ean.