Korpus Eguna Oñatin [Argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta]

0
635

Asteburu honetan Korpus Eguna ospatu da Oñatin, beste leku askotan bezala, baina Oñatiren berezitasuna da ostiraletik igandera arte hainbat ekitaldi izaten dela urtero, dantzak eta prozesioa barne.

Dantza eta prozesioetan gizonezkoek bakarrik hartu izan dute parte duela gutxi arte. Izan ere, 2018an irten ziren neskak -bi neska, hain zuzen- mutilekin batera dantzatzen Oñatiko Korpusetan. Lehenago ere noizbait ibiliak dira emakumeak, baina Oñatitik kanpo egindako erakustaldietan.

Aurten, berriz, larunbatean kalez kale egindako dantzetan dantzari gehienak neskak izan dira: zazpi neska eta bi mutil, oker ez banago.

Hemen duzu Oñatiko Korpusetako dantzarien argazki sorta, joan den larunbatean egindako argazkiekin osatutakoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen