Koronabirusak azken asteetan osasun-zentroetan izandako eragina jaisten ari da. Guztira 204 arrasatearrek positibo emana zuten herenegun arte.
Koronabirusak osasun zentroetan azken asteetan izandako eragina nabarmen jaitsi da. Osakidetzak jakinarazi berri duenez, Debagoieneko Ospitaleak ez du jada Covid-19ko pazienterik, izan ere, koronabirusarekin ingresatuta zeuden bi lagunek senda-agiria jaso dute.
Datu ofizialen arabera, herenegun arte 204 arrasatearrek positibo emana zuten. Animo ugari oraindik gaixo daudenentzat!
Altan ez dirá joan, baizik eta gasteizera