Koronabirusagatik 177 positibo daude arrasatearren artean

0
1857

Horrek suposatzen du atzo herenegun baino 9 positibo izan zirela. Azken datu ofizialen arabera ere, 12 pertsona daude ospitalizaturik Arrasateko erietxean.

Arrasate positibo gehien dituen 9. udalerria da Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Gaur Osakidetzak jakitera emandako datuen arabera, 177 arrasatearrek emana dute positibo covid-19aren proban.

Era berean, 12 pertsona daude ingresatuta Debagoieneko ESIn. Pertsona horien artean arrasatearrak, debagoiendarrak eta beste toki batzuetako euskaldunak egon daitezke. Herenegundik atzo arte pertsona batek jaso du alta bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen