Kornelio arrasatear artistaren erakusketa Kajoin inauguratuko da

0
745

Artista polifazetikoaren argazki bilduma, ‘Ellas’ izenekoa, dagoeneko ikusgai da Herriko plazako taberna honetan, baina inaugurazioa ostiralean ospatuko da.

Irudiak: Erakusketaren antolakuntza.

Erakusketaren aurkezpenak azaltzen duenez Kornelio “artista polifazetiko gisa eratu da; argazkilaritza, musika, idazketa eta gastronomia” batzen ditu.

“15 urte zituenetik argazkilaritzaren zale ibildauna izan da, eta Arrasaten errotu zenetik argazkigintzaren berezko hizkuntzekin esperimentatu du”.

Horren fruitua da bere bigarren erakusketa hau, ‘Ellas’ izenekoa. Argazkiak jada ikus daitezke aurreko ostiraletik Kajoi kafetegi-tabernan.

Hala ere, inaugurazioa ostiral honetan izango da, otsailaren 7an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Ekitaldi ireki honetan artistarekin hitz egiteko aukera izango da, eta erakusketa zabalik izango da otsailaren 28ra arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen