Korda Rota arrasatearrek disko berria aurkeztuko dute Gaztetxean

0
509

Laukoteak ‘Panem et circenses’ lan berria aurkeztuko du ostiral honetan, otsailak 23. Jaialdi berean Antzuola-Urretxuko Santa Barbara taldeak ere joko du, “rock & roll peligrosua” egiten.

Argazkia eta beheko bideoak: KR.

Arrasate-Tarantoko taldeak Aretxabaletako kuartel zaharrean grabatua du disko berria, Asel Errastirekin batera. Asel ere nahasketaz eta masterraz arduratu da.

Lan berria aurkezten zenbait kontzertu eman dituzte, eta ostiral honetan Arrasateren txanda izango dugu.

Jaialdi berean Urretxu-Antzuolako Santa Barbara taldeak ere joko du, bere “rock & roll peligrosua”rekin.

Korda Rotaren diskora itzulita, 10 abesti hauek osatzen dute lan berria:

1. Ogia eta Zirkua

2. Ragnarock

3. (Not) Insane

4. Pumpkings

5. Esperoan

6. Ligther in a Spree

7. Here it Comes

8. Sarea apurtu nahi dut

9. Unwritten Songs

10. Aurretiazko Borondateak

Korda Rota, Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen