‘Kooperatibismoa sustatzen’ ekimena izan da gaur Garaian

2
768

Arizmendi ikastolako DBHko 4.mailako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako ekimena izan da gaurkoa. Topaketa horretan, gazte ekintzaile koperatiboek, “beren esperientzia helaraziko dute, balio demokratikoak ereiteko eta ikasleen irteera profesionalak zabaltzeko”. 2022ko irailean hasiko dira Mondragon City Challenge Nazioarteko Ekintzailetza Kooperatiboko txapelketaren bigarren edizioko aurreinskripzioak.


Honako hauek hartuko dute parte:
María Ubarretxena
, Arrasateko Alkatea, Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia
Sustapeneko Zuzendari Nagusia, Iñigo Albizuri, Mondragon Korporazioko Harreman Instituzionalen Zuzendaria, Uxue Mancisidor eta Eneko Calvo LUP enpresakoak, Sergio Garcia de Jose eta Fermin Asenjo ALTXATUNE enpresakoak, Ander Etxeberria Mondragon Korporazioko Hedapen Kooperatiboko arduraduna, Telmo Segués, Andoitz Gutierrez eta Uxue Izko, TINC enpresakoak, Aitor Fernandez eta Jone Bengoa, AI!ENE enpresakoak, Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea, Belen Balerdi, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi teknikoa, Rosa Lavin, KONFEKOOPeko Presidentea, Jokin Diaz, Gizarte Ekonomiako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan.


2 IRUZKIN

  1. Ze pena balore demokratiko eta kooperatibo horiek Arrasateko institutuan ez aurkeztea, bigarren mailako ikasleak ote?

  2. Zein izan da Arrasateko institutuko ikasleak ekimen honetan parte ez hartzearen arrazoia?
    2.mailakoak edo ikustezinak al dira ba?
    Edo ez dute perfila betetzen?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen