«Kooperatibismoa ispiluaren aurrean: Etorkizuna pentsatu, iraganetik ikasiz» hitzaldia Kulturaten

0
1657

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Xabier Sotil Arriaranekin hitzaldi bat antolatu du kooperatiba ereduaren egungo erronkei buruz, Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrenaren testuinguruan.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) hitzaldi bat antolatu du datorren otsailaren 26an, osteguna, 18:30ean, Kulturaten, “Kooperatibismoa ispiluaren aurrean: Etorkizuna pentsatu, iraganetik ikasiz» izenburuarekin. Ekitaldia José María Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta antolatutako jardueren programaren barruan kokatzen da.

Antolatzaileen esanetan, hitzaldiak «geopolitika berriak, digitalizazioak, krisi ekologikoak eta gizarte-aldaketa sakonek markatutako testuinguru honetan, saioak etorkizun justuago eta jasangarriago bat eraikitzen lagun dezaketen eredu ekonomikoen inguruko gogoeta proposatzen du».

Hitzaldiak Mondragonen esperientzia kooperatiboa aztertuko du, kooperatibismoak aberastasuna sortzeko eta modu orekatuagoan banatzeko izan duen gaitasuna erakusteko, gizarte-kohesioa, berrikuntza eta ongizatea sustatuz. Aldi berean, bere mugak, bizi izan dituen krisiak eta historiako une ezberdinek utzitako ikasgaiak ere aztertuko dira.
«Ikuspegi nostalgikotik urrun, solasaldiak hezkuntza, lidergoa, balioak eta erantzukizun kolektiboa bezalako gai nagusien inguruan hausnartzera eta ekitera gonbidatzen du. Izan ere, antolatzaileen hitzetan, kooperatibismoa ez da soilik iraganeko ondare bat, baizik eta egungo erronkei aurre egiteko eta etorkizun hobe bat eraikitzeko proposamen bizia».

Xabier Sotil Arriaran hizlari
Hitzaldia Xabier Sotil Arriaranek emango du, ALEko kidea eta euskal kooperatibismoaren erreferentea. 40 urte baino gehiagoko ibilbide kooperatiboa du, hainbat kooperatibatan eta ardura-postutan jardundakoa. LKSko Zuzendari Nagusia izan zen, Ingeniaritza eta Aholkularitzako Presidenteordea, Berrikuntzako
Presidenteordea eta, ondoren, MONDRAGON Korporazioko Presidentea 2016ko uztailean erretiroa hartu arte. 2007 eta 2014 urteen artean, Mondragon Unibertsitateko presidente ere izan zen.

Gaur egun, kooperatibismoaren etorkizunari buruzko gogoetan aktiboki parte hartzen jarraitzen du, TU Lankide aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea da eta hitzaldiak eskaintzen ditu hainbat forotan. Ekimen honen bidez, «ALEk Arizmendiarrietaren pentsamenduaren zabalkundea eta eguneratzea sustatzeko konpromisoa indartzen du, bere ondarea gaur egungo erronkekin lotzen duten analisi eta eztabaida guneak
bultzatuz».

Sarrera dohakoa da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Interesa dutenek hurrengo helbide elektronikora idatzi beharko dute: amigos.jma.lagunak@mondragon.edu

  1. 50. urteurrena
    2026an, Jose Maria Arizmendiarrieta hil zenetik 50 urte beteko dira. Urteurren hori dela eta, Arizmendiarrieta Lagunak Elkarteak lurraldeko beste erakunde batzuekin elkarlanean ekitaldi eta jarduera sorta zabala prestatzen ari da 2026an zehar egingo direnak.

Honen helburua da bere figura eta ondarea ohoratzea, eta bere balioen kooperazioa, parte-hartzea, gizarte-erantzukizuna, berrikuntza gaurkotasunari buruz hausnartzea, bizi dugun energia, industria eta teknologia trantsizioaren testuinguruan.

Hitzaldia 2026ari begira egiten ari den bultzada horren parte da: etorkizunari Arizmendiarrietaren irakaspenetatik begiratzeko gonbidapena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen