Kooperatiben arteko lasterketa Solidarioaren ordutegiak ikusgai

0
660

Igandean ospatuko da “Eman pausoa” lelopean, Kooperatiben arteko lasterketa Solidarioa. Arrasatear guztiak gonbidatu nahi ditugu “ Pobreziaren aurkako Nazioarteko egunean” Urkulun elkartuaz, herri pobretuekiko justizia soziala aldarrikatzera eta hauekin Elkartasuna adieraztera: “Eskerrik beroenak “Kooperatiben arteko Mundukide VI. Lasterketa solidarioan” parte hartzeagatik eta Mundukideri zure babesa emateagatik!”

Oharrak:

  • OINEZKOA eta IBILALDI NORDIKOA IRTEERA ORDUA: 10:30 etan
  • X3 LASTERKETAKO IRTEERA ORDUA: 11.00 etan   (Komenigarria da 10:00etan aparkatuta egotea ondoren urtegira iristeko)

“Afrikar kontinenteko Mozambike eta Etiopian, milaka nekazariri laborantza-aukerak eskaintzen jarraituko dugu, familia elikatuz gain errenta sortzeko duten gaitasuna hobetu dezaten. Hego Amerikako Brasil, Kolonbia eta Ekuadorren familien garapen sozioekonomikoa bultzatzea helburu izanik, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino kooperatiben jarduna hobetu dezaten lanean jarraituko dugu, prozesuak optimizatzeko erreferentzia diren pertsonei kudeaketari buruzko prestakuntza eskainiz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen