Kooperatiba industrialek “maila txikian” berrekin diote jarduerari

0
1430

TUlankidek informatu du “oro har, sektore bakoitzaren berezitasunak alde batera utzita, jarduera %20 eta %25 bitartekoa dela”.

Mondragon Taldeko industria jarduera berrabiarazi da baina “oso modu ahulean momentuz; izan ere, oro har, sektore bakoitzaren egoera gorabehera, %20 eta %25 artean dago”.

Taldearen zati handi bat automobilgintzara bideratuta dago, eta “oraindik ere erralentian dago herrialde askotan, bereziki Europan, fabrikatzaileen instalazio asko oraindik itxita baitaude”.

TUlankidek azaldu duenez, berrabiarazitako jardueretan “gutxieneko mailan bada ere, zorrotz betetzen ari dira pertsonen osasuna bermatzeko segurtasun-protokolo guztiak”.

Aurreikuspenen arabera, “datorren astean jarduera-ratio horiek hobetzekoa da, bezeroen eskaera berraktibatuz joango delakoan, industria-jarduerak pixkanaka areagotzeko”.

Jarduera berreskuratzen ari den nazioarteko guneetako bat Txina da, “Mondragoneko kooperatibetako instalazioak ia normaltasunera itzuli baitira ekoizpen-fluxuetan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen