Kooperatiba batzuek bisitak eta bidaiak bertan behera utzi dituzte

0
1100
bulegoak

TUlankidek azaldu duenez, Mondragon Korporazioaren iritziz zentro korporatibo horretan posible da lana ohiko lanpostuetatik egitea, baina bertako langileei telelana egiteko baliabideak jarri dizkie.

Argazkiak: Mondragon Taldea

Koronabirusaren aurka, Mondragon Taldeko kooperatiba batzuek eta Mondragon Korporazioak bertan behera utzi dituzte bisitak eta lan-bidaiak.

Fagor Arrasatek azaldu digunez koronabirusak “orain arte ez du eragin handirik izan produkzioan”.

Bidaiatzeko murrizketek, ordea, “eragin izan dute, lan-bidaien kopurua asko murriztu dira. Bestalde, telelanari dagokionean, oraindik ez da erabakirik hartu”.

Ildo honetan, kooperatiba batzuetan lan egiten duten eta Gasteizen bizi diren hainbat langilek telelana hobetsi dute.

Enpresetako jangela zerbitzu batzuk eten egin behar izan dira, eta horren adibide da Laboral Kutxaren jangela zerbitzua.

TUlankide aldizkariak azaldu duenez, zentro korporatiboak soilik “behar-beharrezkoak” diren bidaiak onartzen ditu.

Era berean, jarraibide batzuk jakinarazi ditu, besteak beste, 6 pertsona baino gehiagoko bilerarik ez egitea eta pertsonen arteko distantzia gutxienez metro batekoa izatea.

Mondragon Korporazioaren iritziz zentro korporatiboan posible da lana ohiko lanpostuetatik egitea, baina bertako langileei telelana egiteko baliabideak jarri dizkie.

Azkenik, zentro korporatiboak nabarmendu du “osasun-agintarien prebentzio-gomendioak jarraitu behar direla”, eta  “neurri horiek salbuespenezko egoerari aurre egiteko direla”.

Horrela, pertsona guztiek erantzukizunez jokatzea eskatzen du “kooperatibei eman beharreko zerbitzua behar bezalakoa izan dadin”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen