Kontuan hartzekoa da Jaurlaritzak gaur Euskadin osasun larrialdia izendatu duela. Mondragon Assemblyk astelehenetik asteazkenera jarduera etengo du, atzeratu ezin diren planak izan ezik.
Koronabirusaren kalteak zabaltzen ari direnez, eta Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia izendatu duenez, Mondragon Assemblyk erabaki du jarduera geratzea datozen astelehenetik asteazkenera.
Hala ere, hainbat plan atzeratu ezin dituenez, hauentzako plan bat diseinatu du kooperatibak. Beste planetako langileei, ordea, goian aipaturiko 3 egunetan lanik ez egitera dei egin die.
Halaber, praktiketako ikasleei klaseak hasi arte etxean geratzeko eskatu die. Oro har, kooperatibak langileei eskatu die, neurri gehiago egon litekeenez, emailari eta mugikorrari adi egotera.