Arrasateko Emakume Txokoak eta Jabetze Eskolak antolatuta, Maria Juncalek bere esperientzia partekatuko du, Emakume Migratuen Topalekuan.
Kartela: Emakume Txokoa eta Jabetze Eskola.
Arrasateko Emakume Txokoak zabalik dauka Arrasaten bizi diren emakume migratuentzat topaleku bat.
Ekimen honen hiru helburu nagusiak dira “kezkatzen gaituzten gaiak lantzea, bizpenak konpartitzea eta sareak sortzea”.
Bertan Maria Juncalek hitzaldi bat emango du hurrengo igandean (urriak 25). Ekuatoriar jatorrikoa da, Bilbon bizi da, eta zaintza-lanetan urte ugari eman ostean, 2018an zerbitzu soziosanitarioko kooperatiba bat sortu zuen, besteak beste.
Topaketa hau goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da, Emakume Txokoan bertan. Izena emateko bide ezberdinak daude:
- emakumetxokoa@arrasate.eus
- 943 79 41 39
- 618 20 62 33