Kooperanteek Mozambikeko proiektuaz 1. eskuko infoa eman dute

0
588

Cristina Luque eta Adrian Lamas Mundukideko langileek hitzaldira bertaratutakoen galderei ere erantzun dizkiete. Fundazioak 15.000tik gora nekazari familia laguntzen ditu urteko.

Cristina Luque Fernández programaren koordinatzailea dugu, eta Adrian Lamas Montes kudeatzailea, biak ala biak Mundukidekoak.

Fundazio honen Mozambikeko proiektua 2002tik dago funtzionamenduan, eta Beñat Arzadun Olaizola dugu aitzindari eta sustatzaile.

Mundukideko langile hau atzoko hitzaldian ere parte hartu zuen, bere esperientzia luzean oinarrituta.

Kooperanteek proiektuaren inguruko xehetasunak eman zizkieten Mundukideko hainbat laguni atzo Kulturaten.

Ekitaldi honen antolakuntzan Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere parte hartu zuen, eta Javier Ruiz de Munain ere aritu zen.

Mundukidek azaldu izan du 15.000 nekazari familia baino gehiagori laguntzen diela nekazaritza-teknikei buruzko prestakuntzan eta asistentzian, ekoizpena areagotu dezaten eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetu dezaten.

Fundazioak aurreikusi izan du “2022-25 aldirako gure helburua dela urtean 20.000 nekazari familiari laguntzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen