Kooltur Ostegunetako kontzertuak bertan behera gelditu dira oraingoz

0
280

Kooltur Ekintzak ekimenak bere sare sozialetan honako hau jakinarazi du:

Kooltur Ekintzak, egungo zailtasunen jakitun, Kooltur Ostegunen 11. denboraldia martxan jartzea erabaki genuen osasuna zaindu eta kultura segurua dela bermatuz. Kulturak ezin duela atzerapausorik izan uste dugu. Horretarako, hainbat berrikuntza eta moldaketa ezarri genituen.

Zoritxarrez, Covid-aren inguruko neurriak gehiago gogortu dira eta, ondorioz, ezingo ditugu aste honetako Lie Detectors-en kontzertua zein epe laburrean lotuta genituenak aurrera eraman.

Dena dela, egoera berrira egokitzeko moldaketa berriak aztertzen gabiltza eta gure asmoa da lehenbailehen programazioa berrartzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen