Kooltur Ostegunek bakarrizketa bat ere ekarriko dute otsailean

0
485

Kooltur Ostegunak ekimenak Arrasateko Gaztetxeko agertokira igoko diren taldeen berri eman du bere sare sozialen bitartez. Otsailaren 3an La Casa Fantom taldeak joko du eta 17an Dupla taldea igoko da.

Bestalde, hilaren 24an, Small Jackets talde italiarrak Arrasate bisitatuko du azkenean, aste honetan eman behar zuten kontzertua atzeratu eta gero. Nobedade moduan, otsailaren 10ean, Ane Lindane eta Raquel Torresen ‘Despotorre’ bakarrizketa saioa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen