Azaroko ostegunetarako musika eskaintza prestatu dute, lau proposamenekin. Elektronikatik punk-rockera, askotariko estiloak izango dira protagonista hilabete osoan.
Azaroaren 5ean, Putasamak taldeak elektronika, antzezpena eta desparramea uztartuko ditu. Hilaren 12an, Hazas arituko da, Gipuzkoako reggaetoiaren ahots gazte ezagunetako bat.
Azaroaren 19an, Gari Hertzainak taldeko abeslari ohia bakarlari formatuan igoko da oholtzara. Azkenik, hilaren 26an, The Safety Pins taldeak 90eko hamarkadako punk-rock garratza berreskuratuko du.
Antolatzaileek herritarrak kontzertuetara gerturatzera gonbidatu dituzte.




