Kooltur Ostegunak ekimena urriaren 5ean irekiko da

0
208

Kartela: Kooltur Ostegunak.

Badator urria, eta badator Kooltur Ostegunen denboraldi berri bat. Beti bezala kontzertuak ostegunetan izango dira gaueko 22:00etan Arrasateko Gaztetxean, eta sarrerak 7 eurotan salduko dira beti.

Urriaren 5ean, Maritxu Kajoi bezperan emango diogu hasiera beti bezala; eta egun horretan bi ekitaldi izango ditugu: batetik, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian, ‘Su festak’ liburuaren aurkezpena egingo dugu. Jon Urzelai egilea izango dugu bertan, jaialdien bilakaera aztertzen duen lan hau azaltzen.

Eta 22:00etan, ohiko moduan Gaztetxean, Bengo taldeak kontzertua egingo du. Pop-a eta musika urbanoa uztartzen dituen proiektu oiartzuarra.

Urriaren 12an, The Movement taldea izango da Gaztetxeko agertokian. Danimarkako talde beterano hau mod-rock eszenako puntal garrantzitsua da.

Urriaren 19an, Munlet bikote sinte-zirikatzailea Devo taldea zenari omenaldia eginez.

Urriaren 26an, Grade 2 Inglaterratik, punk-Oi! eszenari freskotasuna eman dion talde gaztea.

Hauxe, bada, antolatu duguna. Ea zuen gustukoa den!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen