Kooltur Ostegunak: LA EXCAVADORA, MICE, SONIC TRASH eta JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

0
1027

Testua: Kooltur Ekintzak.

Beste eragile askori bezala, Kooltur Ekintzakooi pandemiak jarduna izugarri baldintzatu digu oztopoak ugariak izan direlako. Hala ere, kulturaren gurpila ez gelditzeko uneoro ekintzak sustatzen jarraitzeko ahaleginean ibili gara eta domeketan zein Amaia Udal Antzokian ere egin izan ditugu emanaldiak.

Orain, baina, erabaki dugu gure ohiko dinamikara bueltatzea: ostegunetan, 22:00etan, Arrasateko Gaztetxean, eta sarrerak egunean bertan Gaztetxean saltzea.

Hori bai, tamalez, oraindik aforoa mugatua da eta maskarak janztea ezinbestekoa da.

Egin dezagun azken ahalegina, hain kolpatua dagoen kulturaren sektore anitza lehenbailehen berrindartu dadin!

Eta, jakina, besarkada estu bat ezohiko egoera luze honek kaltetu dituen kulturako zein bestelako sektore eta norbanako guztiendako.

Urrirako honako programazioa prestatu dugu:

-Urriak 7, La Excavadora.

-Urriak 14, Mice.

-Urriak 21, Sonic Trash.

-Urriak 28, Joseba Irazoki eta Lagunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen