Kooltur Ekintzak inbutua eta 15 urtetako lanaren aitortza jaso ditu

0
2571

Hainbat lagun, Maritxu Kajoirako astebete faltan, Maritxupeian elkartu dira gaurkoan, ardaua, gazta eta Kooltur Ekintza protagonista izan diren Nobenarixuan.

Arratsaldeko ardau eta gazta janaren ostean, Kooltur Ekintzak Maritxu Kajoiko komisiñuan inbutua jaso du: “eskertza eta besarkada, kultur eszena dan esparru zapalduan koherente eta aske izen leikela erakusten dozuelako egunero”. Kooltur Ekintzakeko kide den Iker Barandiaranek adierazi du “pozik” hartu dutela komisiñuan eskertza.

Komisiñokuak ordea, ez dira eskertzera mugatu, gutun eder bat prestatu dute: “Astero 7 euruan, igual da Nafarroako euskaltzale mitologikua izan edo Eibarreko kultureta intentsuena. Danak hartzen ditxuzue baldintza berdinetan Eszenatoki aurrera hurbiltzen dan sortzaile danei eskura daukozuen onena eskainiz. Arrasatearrok argi ikusi dogu 2010etik kulturan gozamenerako lehio bat eskaini dozuela. Soldout eta plataformetako reprodukziuen gainetik. Kultura biher dan moduan zabalduz: txorixa moduan libre eta heguak ebaki barik”.

Errekonozimendua jaso eta gero, Maritxupeian jarraitu dute askok, ardo edanean eta gazta janean, Maritxu Kajoi egun handirako astebete falta den honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen