Faxistek fusilatutako 2.000 pertsona baino gehiagori omenaldia egin zaie, Jaurlaritzak antolatuta, Derioko hilerrian. Bertan Arrasateko eta Debagoieneko hainbat senide izan dira, besteak beste:
- Agustin Aranburu Zabaletaren alaba eta hiloba
- Dionisio Uribesalgo Otaduiren hiloba
- Florencia Olazagoitia Ceciagaren hiloba
- Isidro Monge Alonsoren hiloba
- Juan Bengoa Agirianoaren hiloba
- Felix Alberdi Ceberioren senideak
- Gregorio Sampedro Azpiazuren senideak
- Isidoro Iturbe Elkorobarrutiaren alaba eta hiloba
- Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendiren alabak
- Jose Markiegi Olazabalen senideak
Hauen artean Nati Roa Bedia arrasatearra izan zen, eta lekukotasuna eman du eta ondorengoa gehitu du:
Nire etxean, gure familian gai honetaz ez zen hitz egiten, gai TABU bat zen, beldurra zegoen, guk hala bizi izan dugu. Hauxe bera gertatu izan da seguruenik hemen gaur gauden familia askotan.
Gaur egun oraindik, niri asko kostatzen zait zein gutxi dakigunaz hitz egitea, uste dut “nire aitak eta familia osoak markatutako arauak” hausten ari naizela, baina nik esan beharra daukat.
Ausartu behar gara, ezagutu behar dira hainbeste eta hainbeste urtetan isildutako historiak. Sentitzen dut aitatxo, isiltasun honek soilik irabazleei onura egin die.
Historiarik ez badugu, ezagutzen ez dugulako, berriro gerta daiteke.
Zer eskatzen dut, zer nahi nuke eraildako emakume baten senide bezala?
- Babes instituzionala artxiboak zabal daitezen, artxibo horiek jasotzen baitute amamarekin eta bera bezalako beste pertsona batzuekin gertaturikoa. Ziur naiz bere historia existitzen dela, nonbaiten dago. Zibilak ziren, eta trintxeretatik urrun tiroka zuloz bete zituzten, ez zuten armarik.
- Gertaturikoa aitortzea eta erreparazioa
- Egia judiziala
- Eta noski, 1977ko Amnistia Legea indargabetzea, isiltasun eta ahanztura paktu hori, funtzionatu ziena. Lege honek indarrean jarraitzen duen bitartean, ez digute guk aurkeztutako inolako Kereilarik onartuko, Espainiako Epaitegi baten ere ez.
Nire kasuan bi kereila aurkeztu nituen Donostiako auzitegi ezberdinetan. Eta pikutara bidali ninduten.
Auzitegi Konstituzionalari babes eskatu nion gertaturikoaz iker zezaten. Eta beste horrenbeste.
NBEko Giza Eskubideen kartak, zera dio:
Estatua desagertutakoen bilaketa prozesuaren buru izan behar da, bermatu behar du desagerraziteen pertsona kaltetuen justiziarako eskubidea. Gizadiaren aurkako krimenak dira eta ez dira preskribatzen, nahiz eta Espainiako Gobernua tematzen den eta gordetzen den 1977ko Amnistiaren Legean.
Gogoan ditut duela urtea batzuk Maravillas Lambertoren eta bere aitaren aldeko eskela oroigarrian irakurri nuena:
Erail zituzten,
baina ez zuten pentsatu eraildakoek bizidunak dituztela
eta bizidunek memoria dutela
Gure zeregin bakarra gure historia kontatzea da, orain arte soilik irabazleek idatzitakoa irakurri dugu, gurea isilarazia izan da.
Ekitaldi hau hain beharrezkoa zen eta gu guztiok hainbeste denboran beraren zain izan gara, eskerrik asko antolatzaileei.
Eusko Jaurlaritza, Gogora, Aranzadi, hain garrantzitsua hilobiak aurkitzen, frankismoaren biktimak desobiratzen eta berauek identifikatzen. Ez ditut ahaztu nahi Memoria Historikoaren Elkarte guztiak, hainbeste urte lanean daramatzazutenak gure historiak apur bat gehiago ezagutu ditzagun.
Mila esker eta beti gertu izatea espero dugu




