Kontzertua: PROFESSOR CUNNINGHAM AND HIS OLD SCHOOL

0
89

Ostiral honetan (irailak 17), Herriko plazan, arratsaldeko 19:00etan.

Beheko testua eta argazkia: Ibai-Arte.

Herriko plazako eszenatokia aukeratu du Adrian Cunningham saxofoi eta klarinete-jotzaileak bere taldearen euskal birari hasiera emateko. Bira honetan, New Yorkeko taldea Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango da besteak beste.

Professor Cunningham and his old school nazioarteko swing-aren eszenako talde garrantzitsuenetako bat da. Mundu osoko jaialdi askotan saritu dute talde hau, eta ostiral arratsaldea erritmo biziz beteko du.

New Orleanseko tradizioan oinarritutako errepertorioko abestirik erritmikoenak interpretatuko dituzte New Yorktarrek: jazzik zaharrenetik rythm and blues-era, Sydney Bechet, Fats Waller, Professor Longhair, Fats Domino,… bezalako artistak jarraituz.

Oraingo honetan, Adrian Cunningham eta ingurukoek Martí Elias bateriaren laguntza izango dute, Carla Gómez bikotearekin batera Gasteizko musikaren eszenatokia goitik behera aldatu duena. Lindy Hop-en bultzatzaile nagusia den bikote honek, kontzertura datozenek Cunningham and his old school-en erritmo zoragarriekin dantzatu ahal izango dutela bermatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen