Oñatiko Letagin taldeak ere parte hartuko du ekitaldian, AGAKOk antolatuta, urtarrilaren 29an, hurrengo zapatuan.
Argazkia: Korda Rota.
Laukote arrasatearrak orain gutxi Antzuolan eta Bergaran kontzertu bana eman du, eta ‘etxean’ jotzeko ilusioa agertu du.
Emanaldian beste rock talde batek ere joko du, Oñatiko Letagin laukoteak. Gaztetxeko ateak 22:00etan irekiko dira, sarrera borondatea izango da eta kontzertuari 22:30ari ekingo zaio.