Iker Olazabalek zuzenduta, musikariek pieza sentituak eskaini zizkieten San Frantziskora bertaratutako 90 lagun ingururi.
Ekitaldi hau kokatuta dago herriko kultur-taldeek, Ibai-Artek, Santamas Komisiñuak eta Udalak antolatutako egitarauaren baitan.

Antolatzaileek aforoa 90 ikus-entzulera mugatu behar izan zuten, eta musikari dagokionez, ondokoa izan zen programa:
PALLADIO – Concerto grosso for string orchestra – K. Jennkins
I. Allegretto
ll. Largo
lll.Vivace
SERENADE OP.20 – For string orchestra – E. Elgar
l.Allegro Piacevole
ll.Larghetto
lll.Allegretto
ST.PAUL´S SUITE – G. Holst
- Jig
- 2 Osinato
- 3 Intermezzo
- 4 Finale
POR UNA CABEZA – C. Gardel
EL DIA QUE ME QUIERAS – C. Gardel
Gainera, kontzertuaren amaieran ‘Adiós muchachos’ tangoa eskaini zuten, eta publikoaren txalo beroak jaso zituzten.


