Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europear Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio berri bat antulatu du. Aurtengoa antolatzen den seigarren aldia da. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Honela lelo hau proposatu da Europako kontseiluak 2021eko jardunaldietarako: ONDARE IRISGARRIA ETA INKLUSIBOA.
Aurtengo programak 100 jarduera baino gehiago izango ditu eta 35 Udalerritan egingo da.Horietako udalerri bat Arrasate da. Arrasateko Udaletxea Arrasate Musikalekin elkarlanean, INKUSIBIDADE kontzertu bat eskeintzea proposatu zuten eta ondorioz URRIAK 22an, 19:00etan KULTURATEN Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertu hunkigarri eta berezi hau eskeiniko dute.
Aipatu beharra dago Arrasate Musikalek Inklusibidade egoerak urtetan eskeini izan dituela bertako taldeen artean. Besteak beste oso ezaguna den Errementari Dantzan inklusibidadea nabarmentzen da. Bertan, Hezkuntza anitzeko ikasleak ere bertan parte hartzen dutelarik.
Inklusibitatea maila sozio-ekonomiko baxuko familiei ere ikasteko aukera ematea litzateke. Ba al dago beka sistemarik Arrasate Musikalen? gaur egun ez dakit eta galdetzen dut. Monterroneko atean ez dut zenbait auzoetako edota atzerritarren seme-alabarik apenas ikusten, eta ederra litzateke hauek ere musikan trebatzen eta bertako jaietan parte hartzen ikustea. Kritika konstruktiboa izatea nahiko nuke, eraikin berrian gainera, pena litzateke kuota ordaindu ahal dutenak bakarrik joatea. Badira familia asko, bai bertan jaiotakoak eta konpokoak, ez dutela extraeskolarretan 2 edo 3 seme-alabagatik hilero 100 euro gastatzeko aukerarik.
hala da, baina ez bakarrik Arrasate Musikalen, jarduera gehienetan esango nuke nik. Kulturolan ere ikusteko dago ea zenbait auzoetako edo atzerritarren seme-alabarik ibiliko den hor, txalapartan, dantzan, bertso eskolan edo Komisiñuan. Zeren ahoa betetzen zaigu integrazioa hitzarekin baina gero, herriko jaixen antolakuntzan esaterako ez dau pertsona horietako bat bez, eta holan ez dou lortuko benetako integraziorik. Sekulan. Izaskun Murgiak antolatzen dauen Zarzuelan be parte hartzeko aukera eukiko balute hobe; agian badaukie baina zeozegatik ez daue parte hartzen. Goibalu abesbatzan kontuan ikusiko bagenitu, zergatik ez diez animetan? Portalorekin dantzak ikasten zer esanik ez. Arrasate Musikalekin tematzen gara baina jarduera mordoxka daz zuk aipatzen dituzun pertsona horiek faltan dazenak. Eta Kirol mundua errepasatzen hasiko baina…zer esanik ez.
Ez dot uste ba beka sistema batekin konpontzen denik asuntua eta Arrasate Musikalera begirada mugatzea akats ikaragarria dela iruditzen zait.
Oso ondo, Eneko; uste dut zure galderak eta ekarpenak oso pertinenteak direla.
Orain Udalaren teilatuan pilota dago eta.