Leire Etxezarretak eta Aitor eta Pellok kontzertua eman dute Gaztetxean

0
561

Herrixa Bizirik! egitarauaren barruan eskaini da.

Kontzertu akustikoa izan da gaur arratsaldean Gaztetxean. Leire Etxezarreta eta Aitor eta Pello izan dira eszenatoki gainean beraien musika eskainiz. Ekitaldia “Herrixa Bizirik!” ekimenaren barruan antolatu da.

Asteburuan zehar, gainera, herriko eragile ezberdinen materiala salgai izan dute Gaztetxean. Herri mugimenduak horren beharrezko duen sostengua lortzea izan da helburua, eta, beraz, herritarrak animatu nahi izan dituzte euren aletxoa jartzera.

Leintz bailarako Euskaraldia ere batu da proiektura eta asteburuko hainbat ekintzek euskarari bultzada bat ematea izan dute helburu; esate baterako, bingo musikatuak, edota Hekatombe eta Rebel Noise taldeen kontzertuek. Horretaz gain, Gaztetxean bertan aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko den Euskaraldian izena emateko aukera izan da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen