Goienagusik antolatuta, idazketa sortzailari buruzko hitzaldia emango du, eta ekitaldi berean ‘Como te lo cuento’ liburua aurkeztuko du.
Argazkia: Nimbo cultura.
Kontxi Martinez de Madina Diaz de Otalora (Gasteiz 1951), ogibidez irakasle, hala jardun zuen Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait zentrotan, tartean Musakolakoan (Arrasate).
Azken 25 urteak Gasteizko Paulo Freire EPA-HHI zentroan eman zituen, eta bertan Idazketa sortzaile tailerrak eman zituen. Tailerretako partaideek idatzitako zenbait testuk argia ikusi zuten ondoko liburuetan:
‘Mujer.es’, ‘Principito, en tu honor’, ‘Escribir, soñar, vivir’, ‘Plumas inquietas’, ‘Bodas de Plata’ eta ‘Mosaico’, Editorial Popular-ek argitaratuak.
Jubilatu ondoren, idazketak bere denbora librearen zati bat hartzen du, eta zenbait testu argitaratu ditu ‘Territorio de escritores’ eta ‘Relatos compulsivos’, bi liburuak izaera kolektibodunak. ‘Como te lo cuento’ bere bakarkako lehen argitalpena da.
‘Como te lo cuento’ izeneko hitzaldiari dagokionez, ekitaldiak asmo du “ezagutzera ematea, azaletik bada ere, Idazketa Sortzaile tailerrak zer diren, zein helburu dituzten, eta nola garatzen diren, normalean, lan-saioak”.
Hitzaldia datorren astelehenean izango da (azaroak 28) Kulturateko areto nagusian, goizeko 10:00etan. Sarrera libre.