Kontsumo jasangarriari buruzko hitzaldia Elikaeraren eskutik

0
164

Apirilak 18, ostegunean, Elikaera proiektuaren hitzaldi bat egongo da Kulturateko areto nagusian, 17:30 etan. “Nola erosi ditzaket elikagai jasangarriagoak diru asko gastatu gabe?” da hitzaldiaren gaia. Bertan kontsumo jasangarri eta osasungarriaz hitz egingo da.

Elikaera proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatzen duen Etorkizuna Eraikiz Misioak 2023 programaren “Kontsumo Arduratsua Sustatzea” arlo tematikoaren barruan kokatzen da. Proiektuak estrategia parte-hartzaile bat proposatzen du, gizarte gisa kontsumo arduratsuaren eta erosketa, ingurumen eta kultura-ohituren inguruan ditugun erronkei erantzuteko, besteak beste.

Elikaera proiektuaren helburu nagusia tresna digital bat garatzea da, gipuzkoarrek kontsumo arduratsuko ohiturei dagokienez duten jarrera eta konpromisoa eraldatzeko eta hobetzeko. Aplikazio horrek gizartean kontsumo jasangarria eta osasungarria hobetzeko gaitu eta interaktuatu egingo du, eta kontsumitzeko era hori sustatuko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen