Kontsumobidek emango du tailerra, eta izen-ematea zabalik dago. Kontsumobidek enpresentzako berariazko prestakuntza eskaintzen du.
Debagoieneko Mankomunitateak eta Kontsumobidek antolatuta, ondorengo online hitzaldia izango da Internet bidez:
‘Nola eragiten diete kontsumitzailearen eskubideek enpresei?’. Ekitaldiak ondorengo gaiak landuko ditu:
- Kontratuak
- Prezioak
- Merkealdia
- Itzulketak
- Bermea
- Gatazkak konpontzea
- Arbitrajea
- …
Kontsumobidek enpresei eskaintzen die “berariazko prestakuntza. Helburua da tresnak eskaintzea enpresek kontsumitzaileen eskubideak ezagutu eta errespeta ditzaten, eta horrela, kontsumo-gatazkak ekidin ditzaten”.
Hitzaldia euskaraz izango da, azaroaren 16an (martitzena), 14:30etik 16:00etara. Plaza kopurua mugatua izango da, eta klikatu hemen izena emateko.