Argazkia: Bastida Akademia.
- %100ean diruz lagundutako ikastaroa da.
- Ordutegia: arratsaldez 18:00-20:30.
- Hasiera-data: 2021/02/15.
- Iraupena: 40 ordu.
- Doakoa.
- Presentziala.
- Langileei zuzendutako ikastaroa da.
- Plaza kopurua mugatu da.
Helburuak:
Ikastaroak helburu du parte-hartzailea gai izatea enpresa txiki edo ertain baten kontabilitate osoa egiteko, kontabilitate plan orokorraren irizpideen arabera. Ikastaroa bukatzean parte-hartzailea gai izan behar da:
- Kontabilitate liburuak kudeatzeko ezagutzak izatea
- Kontabilitatea irekitzea eta ixtea, eta enpresan sor daitekeen edozein operazioren idazpena egitea
- Galeren eta irabazien kontua aurkeztea, baita egoeraren balantzea ere
Ikastaroaren beste xede bat da ikasleari formakuntza nahikoa ematea, ContaPlus aplikazio informatikoaren laguntzaz enpresa baten kontabilitatea eraman ahal dezan.
Edukiak:
- Kontabilitatearen inguruko hitzaurrea
- Enpresaren ondarea
- Kontabilitateko metodologia
- Kontabilitate Plan Orokorra
- Erosketak eta salmentak
- Pertsonal-gastuak
- Izakinak
- Kreditu bidezko erosketak eta salmentak
- Balio erantsiaren gaineko zerga
- Aktibo finkoa
- Leasinga
- Finantza-inbertsioak
- Finantza-iturrien analisia
- Dibisekin operazioak
- Ekitaldi ekonomikoaren itxiera
ContaPlus:
- Lehen urratsak
- Menu Orokorra
- Kontabilitate Plan Orokorraaren egitura
- Azpikontuen kudeaketa
- Idazpenekin lan egitea
- Predefinidoak
- Punteoa eta kasazioa
- BEZaren aukerak
- Itxiera eta irekiera
- Balantzea
- Informea
- Grafikoak
- Inbentarioaren kudeaketa
- Etekinak
Ordutegia:
- 18:00-20:30 (astelehenetik ostegunera)