Arrasaten ere kazerolada arratsaldeko 18:00etan egingo da egunero, haurren “itxialdia arintzeko”, “euren eskubideak eta betebeharrak” aintzat hartzeko, eta Europako beste herrialde batzuetan “bezala atera daitezen”.
Argazkia: Jon Merino.
Arratsaldeko 18:00etan kazerolada egin da Arrasaten, eta ekimenaren sustatzaileak iragarri dute egunero egingo dela, ordu berean.
Izan ere, Hego Euskal Herrian “umeen itxialdia arintzeko eskaera oihartzuna hartzen ari da azken egunotan”.
Hainbat guraso sare sozialetan adibidez salatzen ari dira “umeen eskubideak eta betebeharrak existituko ez balira bezala jokatzen ari dela Espainiako Gobernua”.
Lapiko jotzeak ere aldarrikatzen du haurrak “Europako beste edozein herrialdetan bezala ateratzea”.