Konfinamendu honen agindu guztiak beharrezkoak al dira?

6
2965

Ramon Ugalderen iritzi artikulua.

Testua eta argazkiak: Ramon Ugalde Gorostiza

Aurreko batean, ez dut esango nork, pertsona batek zera esan zidan: Etxetik ateratzea eta kalean paseatzea egoismo hutsa zela, jendearen bizia arriskuan jartzea zela e.a.. Denondako oso ezaguna den erretolika jasan behar izan nuen berriro ere.

Ez naiz ni hemen hasiko egoismoa kondenatzen, ezta goraipatzen ere, baina 62 urterekin altruismo lezio asko jasotzeko aukerarik ez dut ezagutu.

Baina kalera irtetzea, inorekin kontaktorik ez izatea, eskuekin ezer ez ikutzea eta basora joatea eta inorekin topo egin ezkero tarte minimoak (San Andresko DIAn metro betekoa) zaindu ezkero eta etxera bueltatzen bagara inoren bizia edo norberarena arriskuan jarriko genuke?

Arrasateko inguruko mendi eta basoetara bakarrik joan ezkero, ze arazo dago? Non har dezakegu Covid 19aren birusa? Eta ibilalditxo bat egin ondoren etxean sartzen bagara ze arrazoi sanitarioa dago hori debekatzeko?

Debeku hau jarri dutenek esplikatu beharko liguke,( edo lidake ze agian bakarra naiz azalpen hau eskatzen) zein izango litzatekeen aldea, Sebero plazan ogia erosteko osatzen den ilara,(kolie) mugitzen hasiko balitz daukaten tartea zainduz eta adibidez Monterronera eta San Kristobalera abiatuko balitz eta mendi buelta bat emango balu..Noren bizia jarriko lukete arriskuan etxera bueltatzerakoan?

Supermerkatuetako edo dendetako ilarak aseptikoak dira eta gertakizun berdintsuak bidegorri edo basoan arriskutsuak?

Ez dut ulertzen baina batzuk erantzungo didazue betiko leloaz: jendea txarra da eta eskua eman ezkero besoa hartuko dizute. Baina nik ikusi dudana kontrakoa da jendea oso ondo dabilela erantzuten eta dendetako ilaretan pertsonen arteko tartea oso ondo errespetatzen dugula eta beraz ez dut ikusten arrazoirik mendi bueltak eta bidegorri ibilaldiak debekatzeko, are gutxiago mendi ederrez inguratuta dagoen Arrasate moduko leku batean.

Badakit hau planteatzea, mendian bakarrik ibiltzeko eskubidea ez urratzeko eskatzea ia absurdoa dela dagoen egoera politikoan eta udaltzainak behartuta daudela debeku hau betearazten. Foru baimena aspaldi kendu ziguten eta herrian ez dago neurri sanitario propiorik hartzeko ahalmenik baina osasunaren izenean justifikatuta dago?

6 IRUZKIN

  1. Egoera normalean Euskal Herri osoko mendizaleren bat edo bestek izango luke ezbeharren bat, orkatila okertu edo zauriren bat egin adibidez, egunero izaten dira ezbeharrak leku guztietan. Momentu honetan, mediku eta erizanek beste zeregin garrantsitsuagoak dauzkate.
    Seguruaski ez zitzaizula ezer gertatuko baina guztiok irteten bagina.. Estatistika kontua da.
    Bestalde, etxetik irteteak bakarrik beste pertsonek ikutzen dituzten gauzak ikutzera behartzen zaitu (nahiz eta gura ez izan) portaleko atea adibidez. Gainera, kalean gehiago egingo genuke topo eta horrek dakarrenarekin..

  2. Egia esan, arrasoia duzu… baina zer nolako irudia lagako zenuke hiri handien baitan… kapital horien biztale batek ere berdina pentsa dezake, kotxea garajetik atera eta zuzenean mendiparte gertuenera bueltaxka… azken batean bera ere ez du inorekin kontaktua izan…

    Hartu diren neurriak gehiegizkoak direla bistan da… baina gure hesiketa neokapitalista okzidentalak bere baitan, ez du ezparru enpatiko kolektiborik barneratu osasun gaietan…

    Horregaitik asko dugu ikasteke… eta tamalez birus zikin honek begiak irekiko dizkigu ezparru honetan.

    (Barkaidazue akats gramatikal guztiak)
    Gorantziak Madriletik Ramon.

  3. Ramon: txinan, italian eta beste hainbat lekutan neurri berberak edo zehatzagoak hartu dituzte Covid19 birusa aurre egiteko eta ikusi da neurri hauek guztiz beharrezkoak direla izurrite honi irabazteko. Horrelako testu iritziak ez dute batere laguntzen. Mesedez, etxean geratu.

  4. Bueno hiri handieetan utziko genukeen irudiak zergatik akonplejatu behar gaituzte? Hiri handietan beste abantaila batzuk dauzkate, baina zergatik ez profitatu inolako arriskurik gabe erabil dezakegun baliabidea?
    Gainera, jende gehiena ez da etxean geratzen, urten egiten dugu erosketak egiteko, kotxeari gasolina botatzeko. Etxetik irtetzea behar beharrezkoa da, eta inor (ezindua denean salbuespenarekin) egoera honetan etxetik ez bada ateratzen da errekurtsoak pilatzen, akaparatzen ibili delako. Eta alde hortatik ze jarrera da okerragoa?. Beraz etxetik ez bazara ateratzen, eta ateetako heldulekua ikutzeko beharrik ez badaukazu susmagarri izateko boleto guztiak dauzkazu.
    Gainera mendian ibiltzeak, eguzkia hartzeak … ez ditu defentsa naturalak indartzen hala?
    eta sedentarismo obligatorio honek ekarriko dizkigun osasun arazoak? Epe motzera azalduko dira.
    Norberen erantzukizunari ere aukera eman behar zaio, mendian zerbait pasatzen bazaizu egoera honetan…ba norberaren ardura izan beharko litzateke. GEhiagoko barik erreskate ekipoak eskatzeko eskubidea galduko luke, eta kitto. Gure inguruko mendi askotan ez dago ezer txarrik gertatuko zaizun aparteko arriskurik.
    Txinan eta Europako hegoaldeko estatuetan neurri totalitarioak hartu dituzte. Baina Japonian, Hego Korean eta Singapurren beste modu batera kudeatu dute krisi hau eta emaitzak askoz hobeak dira.
    Gainera,nor fida daiteke Txinako gobernuak zabaltzen dituen berriez? Gogorra egiten zait, zelako erraz irensten dabitzen gure arteko asko Txinako propaganda. Eurak izan ziren birus honen kaltea izkutatzen ibili zirenak eta.Momentuz ikusteke dago Txinako neurriak beharrezkoak ziren edo ez. Ez badakizue ere, horra beste datu bat, Txinako gobernuak ez zien baimenik eman OMSko teknikariei ikustatze bisita bat egiteko.
    Eskerrik asko, Gontzal, zure aholkuagatik, baina erosketak egiteko kalera irten beharra daukat, eta segurutik Mondraberri irakurtzen duten gehienak egunean behin gutxienez kalera irtengo dira.
    Egun honeittan etxetik urten eztauenak bota deixala lelengoko harrixe.

  5. – Sailean erantzungo dut:
    Euskal Herrian egunero izaten da ezbeharren bat mendian, hori egia da Nerea? Gehiagoko barik gezurra da edo demostratzeko oso zaila. Gutxienez 365 kasu artatzen dituzte Osasun Zerbitzuko Larrialdietan urtean mendian izandako ezbeharren bategatik?
    Egoera honetan, mendira irtetzea norberaren ardura asuntua izan beharko litzateke, eta osasun zerbitzu publikoak erabiltzeko eskubidea ukatu, baina ez debekatu mendian ibiltzea.
    Eta guztiok ez ginateke irtengo, egoera normalean ere jende asko ez da mendian ibiltzen.
    Portaleko ateko heldulekua egunero ikutzen dugu,( modu aseptikoak heltzeko modua badakigu), ze jendea egunero ateratzen da besterik ez bada ogia erostera.
    Bueno Imanol, zergatik haserretu behar dira madrildarrak? Madrilen beste abantaila batzuk dauzkate eta horregatik ez zait burutik pasatzen abantaila horiek debekatzea.
    Heziketa kapitalista bat jaso dugula eta horregatik estatuaren aginduak itsu itsuan bete behar ditugu? Nik ez dut jendearen portaera txarra ikusten, jendeak ilarak oso ondo egiten ditu, tartea errespetatzen du,kalean ezagun batekin elkartzen garenean ere orokorrean neurri profilaktikoak hartzen ditugu.
    Pentsatzen hasten bagara jendea txarra dela eta estatu diktatorial batek salbatuko gaituela…
    Bestaldetik, oso gogorra egiten zait, baina egia esan ez nau harritzen, jendeak zelako aguro irentsi duen Txinako errelatoa. Zergatik ez dizkigute Singapur, Hego Korea edo Japoniako ereduak eskaintzen? Hargi eta garbi dagoenean herrialde horietan jarraitu dituzten neurriak eraginkorragoak izan direla? Txinan informazio izkutatzen ibili ziren ia bi hiletan, eta OMSko ikuskariei bisita bat egitea debekatu egin zieten, eta bitartean izurria mundu osora zabaldu zen. Beraz Txinako politikaren emaitzak ikusteke daude, eta zabaltzen duten informazioa hain iluna izanik ez dakigu egia esango diguten inoiz.
    Etxean geratzeko agindua, bestalde ez da betetzen, gutxienez egunean behin mundu guztia ateratzen da, besterik ez bada ogia eta jakiak erostera. Eta bateren bat badago ateratzen ez dena, elikagaiak eta orokorrean generoa pilatzen ibili delako da.Eta agian egoismoa muturrera eramaten ari direnak horiexek dira.Eta agintari totalitarioen helburua horixe da, dagoen gizarte apurra desegituratu atomo indibidualistez pertsonak ordezkatzeko.
    Eta bestaldetik sedentarismo obligatorio honek guztion osasunean egingo duen kaltea ere ebaluatu beharko da.
    Hamar egun honeittan etxetik urten eztauenak bota deixala lelengoko harrixe!

  6. Beljika eta Frantziako gobernuek aire libreko kirolak baimendu dituzte metro beteko tartea utziz gero.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen