Elma inguruko komunitateek bilera egin zuten Udalarekin aurreko asteazkenean. Udalak eskatu zien planteamendu bat aurkez dezatela. Gaur gutxienez trafiko arazo bat izan da.
Bideoa: herritar bat.
Elma inguruko trafikoko aldaketen ostean, zona honetako 32 komunitatek euren desadoztasuna agertu zuten.
Horren ondorioz, asteazkenean Udalarekin bilera egin zuten, eta Udalak eskatu zien proposamen bat aurkez dieziotela.
Handik bi egunera, Udalak Gipuzkoa etobideko bi norabideak motordun trafikoarentzat berrireki zituen.
Bitartean, gaur goizean gutxienez trafiko arazo bat izan da Elmako etxeetan, autobus bat ez aurrera ez atzera geratu ondoren.
Egun hauetan 32 komunitateak aztertzen dabiltza Udalari zein planteamendu egin. Horien artean proposamen nagusiena da “trafikoa lehengoratzea, hau da, bi norabideak berreskuratzea”. Beste proposamen batzuk ez dituzte baztertu.
Komunitateek oro har, erabaki bat hartu ostean, beharrezko ikusten dute “azterketa sakonago bat egitea, aukera hoberena hartu ahal izateko”.