Komunikaldiak 2020 jardunaldia egingo da MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

0
781
mondragon unibertsitatea

 Jardunaldia otsailaren 20an, bihar,  egingo da Aretxabaletako campusean, 15:00etan hasita. Oraingoa, jardunaldiaren 13. edizioa izango da. 

Testua eta argazkia: TuLankide.

Urtebeteko etenaren ostean, berriz ere abian da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako Komunikazioaren inguruko Komunikaldia 2020 jardunaldia. Aurten, Gazteak eta kazetaritza. Nondik dator etena? gaia landuko dute. Jardunaldia otsailaren 20an egingo da, Aretxabaletako campusean, 15:00etan hasita. Oraingoa, jardunaldiaren 13. edizioa izango da.

Kazetaritzarekin harremantzako modua nabarmen aldatu da azken urteetan. Teknologia berriek eta komunikazioaren paradigma aldaketak, hedabideak eta, oro har, informazioarekin lanean diharduten pertsonak formula berriak bilatzera eraman ditu. Mila saiakera egin badira ere, gaurkotasunaren eta gazteen artean etena geroz eta handiagoa dela uste dute zenbait adituk. 

Galdera horiei erantzuten ahaleginduko dira jardunaldian. Hasteko, Asier Etxenike Aztikerreko ikertzaile eta soziologoak komunikazioaren paradigma berriak eragindako aldaketak azalduko ditu eta gaiaren mamia gaur egungo testuinguruan kokatuko du. Kazetaritza garai berrietan izeneko hitzaldian, garai berrien nondik norakoak azalduko ditu Etxenikek.

Bigarren zatian, berriz, kazetari gazteek hartuko dute ahotsa. Euren bizitzetan kazetaritza nola bizi duten eta kazetaritzan nola bizi diren, azalduko dute Mondragon Unibertsitateko lau ikasle ohiek: Garazi Ayestak, Nagore Arinek, Josu Odriozolak eta Beñat Hach Embarek. Bakoitzak bere lan esparru, hedabide eta esperientziatik gazte kazetarien optika mahai gainean jarriko du. Moderatzaile lanak Naroa Urien Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak egingo ditu.

Komunikaldia 2020 jardunaldi irekia da baina, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dugu: Komunikaldia 2020 izen-ematea

EGITARAUA:

15:00-15:30 Hitzaldia: Kazetaritza garai berrietan. Asier Etxenike (Aztiker)

15:30-17:30 Mahai-ingurua: Nola bizi dugu kazetaritza?

Garazi Ayesta. Telebistako albistegietako erredaktorea (EITB).

Nagore Arin. Prentsa idatziko kazetaria (Berria).

Josu Odriozola. Irratiko esataria (NAIZ irratia).

Beñat Hach Embarek. Kazetaria online (Zuzeu.eus).

  • Moderatzailea: Naroa Urien.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen