Komisioak murriztea, sukurtsal gehiago,… eskatuko ditu pentsionisten bilkurak

1
372

Datorren astelehenean (irailak 26) pentsionisten plataforma banketxeen aurrean egingo du bilkura. Bankuek erreskate publikoko dirua ez dutela itzuli gogora ekarri du.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Pentsionistak taldeak bat egin du Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduaren aldarrikapenekin, eta ondokoa ekarri dute gogora:

“2022ko lehen sehilekoan, banku handiek 10.927 milioiko irabaziak izan dituzten” arren, “oraindik ez dituztela itzuli bankuak erreskatatzeko” Administrazio publikotik utzitako “66.000 milioiak”.

Testuinguru honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan “305 sukurtsal itxi dira 2008tik, eta 60 udalerrik ez dute banku-zerbitzurik”. Era berean, “Nafarroan 147 udalerrik baino gehiagok ez dute banku-bulegorik”.

Halaber, “2017tik, Kutxabankek 294 langile kanporatu eta 86 sukurtsal itxi ditu”. “Laboral Kutxak 2017an baino 156 langile gutxiago ditu, eta 24 bulego itxi ditu”.

“BBVAk, Banco Santanderrek, Caixabankek, Sabadellek eta Unicajak 5.250 sukurtsal itxi dituzte pandemia hasi zenetik”. Hortaz gain, “Espainiako Estatuko Bankan 124.000 langile kaleratu ditu 2008tik”.

Pentsionisten mobizilazioak aldarrikatuko ditu “komisioak murriztea eta merketzea”, “sukurtsal, kutxazain, zerbitzu eta langile gehiago jartzea”, “herritarroi arreta hobea egitea” eta “Banku Publikoa”.

Mobilizazio hau datorren astelehenean egingo da, eguerdiko 12:00etan Garibai etorbidean, sukurtsalen ondoan. Gero, sukurtsaletako zuzendariei idatzi bana aurkeztuko die.

Pentsionistek azpimarratu dute, udalei aurkeztutako mozioaren harira, 180 baino gehiagok mozioa aztertu dutela, eta horietatik 121ek mozioa onartu dutela.

Plataforma honek gaiari buruzko agiri bana aurkeztuko die udalei, aldundiei, Eusko Jaurlaritzari eta bankuei.

Iruzkin 1

  1. Benetan jende inuxentea dago mundu honetan. Oraindik ez dugu ikasi bankuak dirua irabazteko daudela? Bankuak erortzen utziz gero zer gertatuko litzateke bankuan dugun diruaz? Kaleratzeen kontra gaude baina komisioak jeitsi nahi ditugu… orduan azaldu mesedez nola pagatuko dituen banku batek bere langileen soldata, komisiorik eta interesik ezin badute kobratu, hipotekak debalde ematen badituzte… bankuak publiko egin? Funtzionarioz bete, ikaragarrizko soldatekin eta inungo konpromiso eta betebehar gabe… nahiko ez ote dugu politikariekin?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen