Komisiñuak Santamasetako kartela eta egitaraua ezagutzera eman ditu

0
1383

Desegin diseinatzaile arrasatearrek egin du eta Ane Zuazubiskar bertsolari arrasatearraren hitzak jasotzen ditu:

“Ia guriak egin du”,

Dekretu, arau, agindu…

Ez gauz inoren zain gu,

ahal dala alkar zaindu,

datorrena izen dedin,

barrixen, on ta desberdin!

Halaber, kartelak gogora ekartzen du “ez gaude denok” eta kultur ekitaldi sortaren QR kodea eskaintzen du, Komisinuak, hainbat kultur taldek eta Udalak antolatutako egitaraua. Halaber, Komisiñuaren webgunean Santamasapp aplikazioa eskura daukazu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen