Koltxoien salmentan izandako iruzurraren berri eman du Udaltzaingoak

0
3370

Arrasateko Udaltzaingoak, irailaren 15eko astean, “Distribuidora GEME” izeneko enpresaren jarduerari buruzko zenbait salaketen berri eman du. Adierazi dutenez, “Enpresa honek koltxoiak saltzen zituen etxez etxe, prezio oso altuetan, dokumentaziorik eman gabe eta ordainketa eskudirutan egitera behartuz. Salatutako kasu guztietan erosketaren kostua 1.000 eurotik gorakoa izan da”.

Ikerketa-lanen ondorioz, irailaren 19an (ostirala), Arrasateko Udaltzaingoak enpresa horrekin lotutako hiru pertsona identifikatu zituen eta atestatua zabaldu du.

“Iruzur horren biktima izan den eta oraindik salaketa jarri ez duen edozein herritarrek eskubidea eta aukera du Arrasateko Udaltzaingoan salaketa jartzeko. Biktima guztien testigantzak bildu eta atestatu bakarrean jasoko dira, epaitegira bideratzeko” gogorarazi du Udaltzaingoak. Azkenik, herritarren lankidetza, iruzurra argitzeko eta biktimen eskubideak babesteko funtsezkoa dela ere adierazi dute.

Informazioa eta salaketak aurkezteko:

● Arrasateko Udaltzaingoa
● Helbidea: Nafarroa Hiribidea, 23, 20500 Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa
● Telefonoa: 943 25 20 10

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen